cia.danza@aukeran.com
  609102070
/ 609101075

Hasiera
Historia
Partaideak
Argazkiak
Prentsa
Agenda
Ikuskizunak Foroa

Ikuskizunak:
                     
Fitxaartistikoa Argazkiak Bideoa
  Eskuko programa Prentsa




2006
 
*Ikuslearen saria ikuskizun onenarentzat 2007ko Azpeitiako antzerki topaketetan.

"Bidea ikusiko duzu gauza guztietan. Iparra, hegoa,ekialdea,mendebaldea: bizitza eta heriotza, bidegurutze batean.

Bidean aurkitu egiten duzu,eta aurkitu egiten zaituzte. Ikasi egiten duzu eta ikasi egiten zaituzte. Bideak aukeratzen du; ez gizakiak. Bideak argi-itzalen paisaietan barrena eramaten zaitu, iraganetik etorkizunera, gauza ezagunetatik ezezagunetara.

Horregatik bidaiari guzti-guztiek dakite, bihotz barrenean, itzultzea ezinezkoa dela."           
                             
Aukeran-Bideak:  

  Sortu genuenetik bertatik, kultura, musika eta koreografia mestizajea duen mundu batean bizi garela nabarmendu nahi izan du AUKERANek. Horregatik, erritmo, melodia eta folklore tradizionaleko elementuak dantza garaikidearekin bateratuz, eta gure erritmoak eta urrutiko musika-erritmo ezagunak nahastuz gure estiloa bilatu dugu.

BIDEAKen kasuan, bat egite hori oso egokia dela pentsatzen dugu. Izan ere, ikuskizunak bideen eta bide gurutzeen inguruko hausnarketa egiten du, bai eta belaunaldiz-belaunaldi egindako ibilbidean gertatutako trukeaz ere. Iparra, hegoa, ekia, mendebala: bizitza eta heriotza, sorrera eta suntsipena, amodioa eta guda bide gurutze batean.
 
Bidean aurkitu egiten duzu eta aurkitu egiten zaituzte. Ikasi egiten duzu eta zugatik ikasten dute. Gure herria zeharkatzen duten bideek, Santiagoko bideak, bereziki, hainbat kulturekin eta joerekin harremanetan jarri gintuzten, eta Europa osoko musikek eta dantzek bat egiteko aukera eman zuten. Horregatik, BIDEAKen beste dantza eta musika tresna batzuk sartzea nahi dugu.

Iparraldetik, Eskandinaviako erritmo bitarrak , Eskoziako eta Irlandako erritmo hirutarrak eta Bretainiako fraseatuak eta armoniak, uillean pipes (gaita irlandarra), whistles, Bretainiako bonbardak, Eskoziako danborrak, hurdy-gurdy (zanfoña) gisako musika tresnak hartu ditugu. Hegoaldetik, ordea, erritmo hirutar arabiarrak, darbukas, tar, kastainuelak, nay musika tresnak ekarri ditugu. Hori guztia gure tradizioarekin, gure oinarriarekin nahastuko dugu: erritmo bitarrak eta hirutarrak, euskal amalgamako erritmoak (Binangoa, Launangoa...) eta zortzikoa; alboka, txistua, xirula, ttun-ttuna...

Eta zer esan horri guztiari buruz? Edozein bidaiarik barru-barruan daki itzultzea ezinezkoa dela. Bideak aukeratzen duela, eta ez gizonak. Argi eta itzal paisaietan barrena eramaten zaituela, lehenalditik etorkizunera, ezagunetik ezezagunera. Gurea, beraz, bide metaforikoa da, bizitzaren irudia eta historiaren igarotzea.

Ideia horiek irudikatu ahal izateko, koreografiaren sorreran eta eszenaratzean bi oinarrizko elementu sartuko ditugu: sokak eta zintak, eta horiek izango dira ikuskizunari lotura emango diotenak. Zintak aspalditik gure herriko dantza tradizionalei lotutako elementuak dira. Soka-dantzak ere oso ugariak dira gure folklorean. Eta biak izan daitezke bidearen irudikapen, bidaiari garen bide horren irudikapenak.

Hala, bidaia fisikoa bidaia izpiritual baten alegoria bilakatzen da. Bideak ezagutzara garamatza, bizitzaren iheskortasunaren jakitun izatera eta jaiotzatik heriotzara garamatzaten garaien banaketara. Atze-oihalaren gainean gure BIDEAK proiektatzea proposatuko dugu, izan ere egia da leku batera bide askotatik hel daitekeela, eta puntu bakar batetik, mapan edozein tokitan egonda ere, munduko edozein lekura eramango gaituzten bideak ateratzen direla.