![]() |
cia.danza@aukeran.com
609102070 / 609101075 |
| Hasiera |
Historia |
Partaideak |
Argazkiak |
Prentsa |
Agenda |
Ikuskizunak | Foroa |
|
|
| Horretarako, eta egin nahi duten
edozein dantzarako,
(tradizionala barne) formazioa ezinbestekoa dela badakitelako,
hasieratik balet
klasikoa (Mentxu Medel) eta dantza garaikidea (Katixa Perea) lantzen
dituzte. 2001. urtean, “Sutargi” ikuskizuna aurkeztu zuten. Ikuskizun hori euskal tradizioan sustraitua zegoen, eta lengoaia eszeniko garaikidea zuen. Euskadin, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian bira egin zuten, eta bai publikoak, bai kritikak harrera oso ona egin zion. |
![]() |
![]() |
2003ko
udan Donostiako Kursaalen
bigarren kreazioa estreinatu zuten: “Izena duen guztia omen da”. Euskal
kulturaren aspaldiko mitoetan oinarritutako
lana zen. Lan horrekin Euskadin
Dantza Konpainia egonkor gisa finkatu zen, eta Manilaraino bidaiatu
zuten Cultur Center of the Philippinesen
antzezteko beren lana. Harrera oso gogotsua jaso zuten han, eta bi mila
ikusle
baino gehiagoko areto nagusian “Ez dago sarrerarik”
kartela zintzilikatzea
lortu zuten. |
| Azkenik, Carlos Saura zinema zuzendariak Madrileko Alamo estudioetan egindako "Iberia" musikalean parte hartu zuela nabarmendu behar da. Bai eta Mentxu Medelek Donostiako Kursaalen, Thalia estudioaren XXV. urtea ospatzeko antolatuta, eta Bilbao Ballet elkarteak Euskalduna Jauregian, “Euskaldunak eta dantza”, galetan ere parte hartu zuten. Bertan, nazioartean ospetsuak diren dantzariekin partekatu zuten eszenatokian; besteak beste, Lucia Lacarrarekin eta Igor Yebrarekin. | ![]() |
| 2006ko Uztailean Donostiako Antzerki feriaren barnean "Bideak" azken lana aurkezten du. Denbora gutxian Azpeitiko antzerki topaketetako ikuskizun onenarentzako ikuslearen saria jasotzea lortuz. |